Teresa Cardoso

Universidade Aberta-ko irakaslea Urrutiko Hezkuntza eta Prestakuntza Sailean. Honetan, graduoaurrreko eta graduondoko ikasketak eman, eta doktorego tesiak eta masterreko proiektuak zuzentzen ditu. UID-FCT-en ikerlaria da – znb. 4372, Laboratório de Educação a Distância eLearning (LE@D), Universidade Aberta (Portugal) -, non proiektu ezberdinetan parte hartzeaz gain, honen koordinazio zientifikoa eraman zuen 2015eko ekainetik 2018ko irailera. Hezkuntza Ministerioaren Etengabeko Hezkuntzaren Kontseilu Zientifiko-Pedagogikoak akreditatutako hezitzailea da, argitalpenen egile eta editorea, eta zientzia-editorialeko batzordeetako kidea ere, eta, gainera, hainbat ekitaldi zientifikoen antolakuntzan parte hartu du. Portugalen Wikipedia Programa hezkuntzan ezartzeko arduraduna izan zen, zehazki, Portugaleko kurrikulumeko lehenengo integrazioan, Wikipedia Unibertsitatean Programaren barruan. Ikerketari dagokionez, honeko arloetan ere lan egiten du: hezkuntza irekia, ikaskuntza mugikorra eta IKTak hezkuntza testuinguruetan.